HAUR ESKOLA (0 - 3 URTE)

Esperimentazioa, aurkikuntza eta konfiantzazko inguruneetan jolastearen bidez hazi eta ikasi

Etapa honetan pertsonaren oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak finkatzen dira nagusiki, etorkizuneko arrakastarako: gaitasun sozialak, emozionalak, linguistikoak, sentsorialak, motorrak eta pentsamenduzkoak.

Horregatik, etapa honetan lagundu nahi diegu, gure metodologiak konfiantzazko eta segurtasuneko ingurune batean aplikatuz, gure haurrak modu integralean gara daitezen, bakoitzaren erritmoa errespetatuz, haien beharretara egokituz eta familiarekiko gertutasun- eta lankidetza-lotura ezarriz.

Haur Hezkuntzarako matrikulak ikasturte osoan egin daitezke.

Haur Hezkuntzako lehen etapatik euskarazko murgiltze linguistikoaren eta ingelesera hurbiltzearen aldeko apustua egiten dugu.

instalaciones
INSTALAZIOAK

Beren beharretara egokitutako espazioak eta inguruneak.

espacioes-desarrollo-integral
GARAPEN INTEGRALERAKO DISEINATUTAKO ESPAZIOAK

Psikomotrizitateko, estimulazio goiztiarreko, jolas heuristikoko eta ingeleseko gela espezifikoak.

Zentzumen anitzeko gela berria.

Irakurketa-txokoak.

1-2 urterako jantoki propioa eta siesta egiteko lekua.

experimentacion-descubrimiento-juego
ESPERIMENTAZIOA, AURKIKUNTZA ETA JOLASA

Garapen integrala eta naturala, proiektu eta esperientzien bidez, norberaren ikaskuntzaren protagonista izanik.

rutina-entorno-seguro
ERRUTINAK INGURUNE SEGURUETAN

Autonomia, higiene, lo, elikadura... errutinak.

personal-comprometido
LANGILE KONPROMETITUAK ETA ESPEZIALIZATUAK

“Maitasun guztiarekin, xehetasun guztiekin, arreta handienarekin”.

Comedor
JANTOKIA

Nutrizio-janari orekatua eta kozinatua ikastetxean bertan.

Beharretara egokitutako menuak.

horario-amplio
ORDUTEGI ZABALA ETA MALGUA

Familia bateragarri egiten lagundu nahi dugu, 07:30etik aurrera irekita.

Malgutasuna sarreran eta irteeran.

Oporraldietan irekita.