Gure hezkuntza-proiektua
130 urte baino gehiago Portugaleten gure ikasleei euren ametsak eraikitzen laguntzen
Eleaniztasuna
Hizkuntzak aldi berean erabiltzea sustatzen dugu, integrazio naturala eta erreala bilatuz.
Hezkidetza
Gure errespetu- eta harrera-balioekin bat etorriz, nesken eta mutilen gaitasun guztiak garatzen ditugu.
Barnekotasuna
Barnekotasuna da pertsonaren batasuna, besteekiko batasuna eta Jainkoaren esperientziarako irekitzen den atea eraikitzeko ardatz egituratzailea.
Hezkuntza emozionala
Emozioetatik abiatzen gara, poztasunez eta ongizate emozionalez betetako eskola batean ikasteko funtsezko elementu gisa.
Balioetan hezten
Estilo propioarekin
Karmengo Ama ikastetxean 130 urte baino gehiago daramatzagu gure ikasleen ondoan ibiltzen ametsak lortzeko gai izan daitezen. Garai hauetan gizarteak beste pedagogia bat eskatzen digu, zaintzaren pedagogia, geure buruaren zaintza, ingurukoena eta mugitzen garen ingurunearena.
Pedagogia hori Maria Rafóls eta Juan Bonal gure sortzaileen bizitzetan oinarritzen da, besteak zaintzea zer den erakusten bizi izan baitziren.
Hezkuntza-eskaintza
Aniztasunari arreta berezia ematen diogu
Hurbileko zentro familiarra gara. Banakako hezkuntza, integrala eta kalitate handikoa eskaintzen dugu, Haur Hezkuntzatik (1 urte) Batxilergora (18 urte).
Komunitatea
Gure irakasle-taldea
Kualifikazio handiko irakasle-talde bat gara. Eta, batez ere, ikasle guztien beharrei erantzuteko ilusioz, konpromisoz eta etengabeko berrikuntzan diharduen irakasle-taldea.