Martxoak 8

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da; une egokia lortutako aurrerapenei buruz hausnartzeko, aldaketa gehiago eskatzeko eta herri eta komunitateen historian paper garrantzitsua jokatu duten emakumeen bizitza lantzeko.

Egun hau ospatzeko, hainbat jarduera egin ditugu, eta guztiek asko gozatu ahal izan dute!

EusLiderrak sortzen (DBH3)

Proiektu honen helburua hizkuntza aniztasunaren alde gogoz arituko diren pertsonak formatu eta aktibatzea da.
EHUko Gizarte Psikologia eta Giza Portaera Zientzien Metodologia Sailak erakundeetan Berrikuntzaren Kultura Sustatzeko 2003 urtetik hona garatu duen proiektuan du oinarri metodologikoa.

Antolatzaileak: El Carmen ikastetxea, Portugaleteko Udala, eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza.

EUSKARAZ pentsatu, sentitu eta egin!!!!