MIKROIPUIN FESTA

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak euskarazko irakurzaletasuna eta sormen literarioa bultzatzeko xedez Mikroipuin Festa antolatu zuen.

Ekimen honetan hainbat ikastetxetako, institututako eta euskaltegitako ikasleek hartu dute parte; guztira, 300 lagunek hain zuzen ere. Kontuan hartzekoa da Santa Maria, Ruperto Medina, Nuestra Señora del Carmen, Astileku eta Ballonti ikastegien parte hartze handia eta, halaber, irakasleek funtsezko lana egin dutela parte hartze maila nabarmentzeko modukoa izan dadin.

Irabazleak Nuestra Señora del Carmen, Ruperto Medina, Asti Leku eta Ballonti ikastegietakoak eta udal euskaltegikoak izan dira.

Horretaz gain, parte-hartzaileen artean zozketa bat egin genuen eta hainbat liburu banatu genituen.

Sari banaketa abenduaren 27an (asteazkena) 12:00etan egin genuen udaletxeko batzar aretoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *