Inspira STEAM

Aurreko ostiralean, 6.mailako ikasleek INSPIRA STEAM proiektuan parte hartu zuten. INSPIRA, Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da.
Sei lan saiotan zehar, zenbait gai jorratuko dituzte: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia historian zehar.
Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.
Bestalde, mutilek kontzeptu eta baliabide berak landuko dituzte beste aholkulari batekin.
1go saioan gure ikasleek, lan handia egin zuten! Orain, irrikitan daude hurrengo astean 2. saioarekin hasteko!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.