Beste 1.800 animalia espezie desagertzeko arriskuan

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (UICN) arriskupean dauden animalia eta landare espezieen zerrenda argitaratzen du urtero. Azken urtean beste 1.800 espezie gehitu dituzte “arriskupean” kategoria horretara eta dagoeneko 25.800 espezie dira betiko desagertzeko dauden animalia eta landareak.

 

 

Azken 30 urteotan Australiako hainbat eskualdetan,  koalen populazioen % 80 desagertu da.

 

UICN erakundeak aztertzen dituen espezie guztien %30 arriskupean daude, neurririk hartzen ez bada epe laburrean desagertzeko. 2017an zerrenda horretara gehitu dira, besteak beste, koalak, pangolinak eta itsas-zalditxoak.

2016ko zerrendarekin alderatuta, 1.800 espezie gehiago dira arriskupean daudenak. 24.000 espezietik 25.800 espeziera igaro da  zerrenda gorria  deritzona. Habitat galera da eragile nagusia, “eta ez bakarrik herrialde urrunetan gertatzen dena, Amazonian edo Indonesian; baita gure etxe ondoan ere. Europako intsektu hegalariak desagertzen ari dira gure zelaietatik, inolako zalapartarik gabe”, adierazi dute bozeramaileek.

Habitat galerarekin batera, pestiziden erabilera neurriz kanpokoak sekulako eragina dauka. Alemanian, adibidez, intsektu hegalarien %75 desagertu da azken 27 urteotan. Datu ikarragarria da, “eta ardura ez da bakarrik nekazariena; herritarrek ere ardurarik gabe erabiltzen dituzte intsektizidak euren etxeetan“.

2017an zerrendan gehitutako espezie nabarmen eta ezagunenak koalak eta pangolinak izan dira. Pangolina da, mundu osoan, ezkutuko ehiza eta kontrabando maila handiena pairatzen duen ugaztuna, esate baterako.

Elefanteen egoerak ere okerrera egin du nabarmen azken urteotan, antzeko arrazoiengatik eta bere egoera “dramatikoa” dela adierazi dute. 10.000 ale besterik ez dira geratzen Afrikan; %66 jaitsi da azken urteotan. Eta itsasoko zaldiak ere %30 jaitsi dira Mediterraneoan azken hamarkadan.

Habitat galeraren adierazle handienetako bat koala da. Koalak bizi diren baso zabalak galdu dira azken 30 urteotan Australiako hainbat eskualdetan, eta koalen populazioen %80 desagertu da inguru horietan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *