AGENDA 21: Jardunaldi teknikoa

PORTUGALETEKO HONDAKINEN KUDEAKETA, HIRI JASANGARRIA BIHURTZEKO BIDEAN.

 

Ikasturtero bezala, Eskolako Agenda 21 ingurumen hezkuntza programan dauden Portugaleteko ikastetxeek Jardunaldi teknikoan parte hartzeko aukera izan dugu. Ekintza hau martxoaren 20an ospatu da Santa Klara Kultur Etxean eta esan bezala, jasangarritasunaren alde lan egiten dugun udalerriko 10 ikastetxeetako ordezkariek parte hartu dugu.

Programa honen barruan, urtero gai desberdin bat lantzen da eta ikasturte honetan “Hiri jasangarria: hondakinak” gaia lantzen ari dira. Urtean zehar ekintza desberdinak egiten dira eta horietako bat, jardunaldi teknikoa da, gaiari buruz sakontzeko balio duena.

Horrela, saio hau Inazio Gonzalo biologo eta ingurumen hezitzaileak eskaini du eta lehen hezkuntzako zein bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa izan da. Honi esker, mundu mailan hondakinekin orokorrean eta plastikoekin zehazki gertatzen ari dena ezagutzeaz gain, herri mailan egiten ari diren aurrerapausoen berri izan dute ere bai. Gainera, udaletxeko zerbitzu eta ingurumen zinegotzia den Gorka Etxabe ezagutzeko eta honi galderak egiteko aukera izan dugu saioaren amaieran.

Zalantza barik, partaideok datu baliagarriak jaso ahal izan ditugu gure inguruan zabaltzeko.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *